Politika -

Katalunia

Mas, hitz egiteko prest, independentziaren bidean aurrera egiteko

Bidaia-orria 'inposatu' nahi ez duela azpimarratu du Kataluniako presidenteak, eta Junquerasen antzera, elkarrizketarako eskua luzatu du.

Artur Masek Oriol Junquerasen elkarrizketa eskaintzari erantzun dio. EFE
Artur Mas
Artur Masek Oriol Junquerasen elkarrizketa eskaintzari erantzun dio. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Katalunia independente bat lortzea helburu, Artur Mas Kataluniako presidentea eta Oriol Junqueras ERCko buruzagia elkarrizketarako prest agertu dira, presidenteak A9ren ondoko ibilbide-orria aurkeztu eta biharamunean.

Gobernuaren kontrolerako saioan presidenteak agertu duenez, ez du "irizpide zehatzik inposatu" nahi eta atzo aurkeztutako ibilbide-orria negoziatzeko prest agertu da. "Beste proposamen batzuk badaude, hitz egin dezagun", erantsi du.

CIUren buruzagiak argi utzi nahi izan du zerrenda bateratua lortzeko bere proposamena ez dela "aukera bakarra" baina "egokiena" dela deritzo, bi helburu betetzen dituelako: katalanei independentziaz duten iritzia emateko aukera eskaintzen dielako eta nazioarteari mezu argia bidaltzen diolako.

Katalanek botoa ematea da koska, Masen aburuz: "Erabaki garrantzitsuak hartu baino lehen, botoa eman behar dela uste dut nik, eta aurrerantzean ere jarrera horri eutsiko diot".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniako erreferenduma gaur