Politika -
Kataluniako prozesua
Espainiako Gobernua: 'Mas noraezean dabil eta hau beste pauso bat da'
“Pertsonen arazoak jomuga dituen gobernu bat behar du Kataluniak, eta ez Masen interes politikoak eta obsesioak xede dituen batek”, azaldu dute Espainiako Exekutiboaren iturriek.
Erredakzioa
Katalunian plebiszitu hauteskundeak egiteko egitasmoa aurkeztu du Artur Mas Generalitateko presidenteak gaur. Horretarako independentziaren aldeko zerrenda bakarra osatzea proposatu du. Espainiako Gobernuaren hitzetan, ?Mas independentziaren noraezean dabil eta hau beste pauso bat da?.
Generalitateko presidentea ?noraezean? dabilela azpimarratu dute Mariano Rajoyren Gobernuko iturriek, nahiz eta kataluniarren gehiengoak bakarrik utzi eta gizartearen artean gero eta babes txikiagoa izan.
?Pertsonen arazoak jomuga dituen gobernu bat behar du Kataluniak; izan ere, denbora asko arretarik gabe izan dira herritarrak; eta ez Masen interes politikoak eta obsesioak xede dituen batek?, azaldu dute Espainiako Exekutiboaren iturriek.
Legedia betearazi
Masen jarrera horren aurrean, legedia betetzen eta espainiar guztien eskubideak defendatzen jarraituko duela nabarmendu du Exekutiboak.
Era berean, Kataluniako herritarren interesak bermatuko dituela goraipatu du Gobernuak. Zentzu horretan, herritarren kezkei erantzuten saiatuko dela erantsi du.
Gobernuko presidentea Bartzelonara joango da datorren larunbatean, PPren ekitaldi batean parte hartzeko. Azaroaren 9ko kontsultaren ostean, Kataluniara egiten duen lehen bisita izango da.