Politika -
A9
Generalitat osoak deklaratuko du, A9ko kereila onartzen badute
Fiskaltzaren kereila tramitera onartzekotan, kontseilari guztiek deklaratuko dutela iragarri du Francesc Homsek.
Erredakzioa
Estatuko Fiskaltzak Artur Mas Kataluniako presidentearen eta bi kontseilariren aurka azaroaren 9ko parte-hartze prozesuagatik aurkeztutako kereila tramitera onartzen bada, Kataluniako Auzitegi Nagusian azalduko da Masen gobernua eta kontseilari guztiek deklaratuko dute.
Hala erabaki du gaur Kataluniako Gobernuko Kontseilu Exekutiboak, Francesc Homs Presidentetza kontseilari eta Generalitateko bozeramaileak.
Homsen esanetan, kontseilari guztiek deklaratzea nahiko luke Kataluniako Gobernuak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea