Politika -
Batzar irekia
Langabezia tapatzeko etorkinei erasotzea egotzi dio EH Bilduk Marotori
Gasteizko EH Bilduren lehenengo batzar irekian 300 lagun inguruk parte hartu dute. 'Gasteizko kaleetan nabari den aldaketa eta kolorea eta aniztasuna' Udalera eramateko asmoa agertu du koalizioak.
Erredakzioa
Miren Larrion EH Bilduren Gasteizko alkategaiaren iritziz, Javier Maroto egungo alkateak etorkinen kontra abiatutako kanpainaren atzean "langabeziaren igoera, lanaren prekarietatea eta gizartearen txirotzea" ezkutatzeko nahia dago.
Larunbat goizean, Gasteizko EH Bilduren lehen batzar irekia egin dute Artium museoan eta bertan 300 lagun inguruk parte hartu dute.
Gasteizko EH Bilduk bere lehen batzar irekia egitea mugarritzat jo du Larrion alkategaiak eta "Gasteizek behar duen aldaketa", puntuz puntu eta guztion artean egin nahi dutenei, parte-hartzeko gonbita egin die.
Hala, 2015eko Udal hauteskundeetarako EH Bilduren helburua Gasteizko kaleetan dagoeneko nabari den aldaketa, kolorea eta aniztasuna islatzea dela nabarmendu du.