Politika -

2015eko foru hauteskundeak

Aldaketa 'abian da' Gipuzkoan, Markel Olanoren arabera

Bilduk Bidegiko arduradun ohi baten kontra eta AP-1eko lanetan aritu ziren bi enpresaren kontra iragarritako kereilak ezker abertzalearen baitan dagoen "zatiketa"ri erantzuten dio.

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusirako EAJren hautagaia. Argazkia: EFE
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusirako EAJren hautagaia. Argazkia: EFE
Olano: ''EAJ da Gipuzkoan ezker abertzaleari aurre egiteko alternatiba''

0:42

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusirako EAJren hautagaiak adierazi duenez, aldaketa "beharrezkoa" da Gipuzkoan eta, gainera, dagoeneko "abian da" jeltzaleen eskutik.

Olanok 2015eko udal eta foru hauteskundeei begira ekitaldia egin du larunbat goizean Beasainen, eta Gipuzkoarako duen proiektuaz hitz egin eta ezker abertzalearenarekin alderatu du. "Ezker abertzalearen ereduaren euskarria arlo publikoa da, inposizioan oinarrituta dago eta ez da batere eraginkorra", nabarmendu du.

"Guk enpresekin, erakundeekin eta gizartearekin batera egindako lana defendatzen dugu. Bilduren inposizioaren aurrean, planifikazioaren, eraginkortasunaren eta parte-hartzearen aldeko apustua egiten dugu; izan ere, herritarrek beren iritzia entzuteko eta beren eskariak aintzat hartzeko eta aplikatzeko eskatzen dute", gaineratu du.

Azaldu duenez, hurrengo legegintzaldirako lehentasunak "Gipuzkoako ekonomiaren berrikuntza sustatzea, babes sozialari eustea eta urte hauetan Bilduk kudeatzen jakin ez duen proiektuak konpontzea dira".

Gipuzkoak Bidegiko arduradun ohi baten kontrako kereila aurkeztuko du

Gipuzkoako Foru Aldundiak kereila kriminala jarriko du Bidegiko arduradun ohi baten kontra eta AP-1eko obra zuzendaritzako eta enpresa kontratistako bi arduradun ohien kontra. Egin ez ziren lan batengatik 3,4 milioi euro ordaindu eta kobratu izana leporatzen die. Olanoren iritziz, Bilduk iragarritako kereilak ezker abertzalearen baitan dagoen "zatiketa" eta "enfrentamenduari" erantzuten dio. Are gehiago, ezker abertzalearen baitan dauden "bi fakzioek" EAJren aurrean erabili beharreko estrategiaren inguruan ikuspuntu ezberdinak dituztela iritzi dio.

Horren esanetan, Bilduren kereila "sorpresa" bat izan da eta hurrengo hauteskundeei begira koalizioko kideek duten "urduritasuna"ren ondorio da. Are gehiago, kereila horrekin hauteskundeak "baldintzatu" nahia leporatu dio Bilduri.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea