Politika -
Kataluniako prozesua
Mas: 'Oso etsigarria da Fiskaltzak iragarritako kereila'
Mariano Rajoyk elkar-ulertzearen eta akordioaren alde egin du, arazo politikoak konpontzeko.
Erredakzioa
Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidentearen esanetan, Fiskaltzak A-9ko parte-hartze prozesuaren harira iragarritako kereila "oso etsigarria" da.
"Herrialde heldua gara, eta aurrera egingo dugu gure herrialde asmoekin, modu demokratikoan", esan du.
Masek Bartzelonako Pedralbes jauregian egindako ekitaldi batean egin ditu adierazpenak.
Rajoy, elkar-ulertzearen alde
Bestalde, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak elkar-ulertzearen eta akordioaren alde egin du, arazo politikoak konpontzeko, baina betiere "errealitatea oinarri hartuta, ez engainuak".
Rajoyk ez ditu aipatu Mas eta Kataluniako gatazka, baina Konstituzioaren alde agertu da, eta historia "adiskidetzea lortzeko ibilgailua" dela esan du.
"Arazoa baino gehiago, konponbidearen parte da politika", nabarmendu du Rajoyk, eta Espainia "nazio handia" dela nabarmendu du.