Politika -

PSE-EE

Mendia: 'Zurientzako gizarte bat nahi du Marotok'

2015eko hauteskundeetan, herritarrek Marotori 'ostikada' emango diotela azpimarratu du PSE-EEko idazkari nagusiak.

Enplegua sortzea, PSEren lehentasuna aurrekontuen bozketan

0:59

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak “PPk Araban 50eko hamarkadako Alabama ezarri” nahi duela salatu du. “Javier Maroto Gasteizko alkateak ‘Green Capital’ izendapenaren ordez, ‘White Capital’ izendapena darabil, pertsona zuriak bakarrik nahi dituelako”, baieztatu du.

Gasteizen izan da gaur Idoia Mendia, Arabako talde sozialistek urtero egiten duten jaian, eta Marotok marokoarrek jasotzen dituzten laguntzen inguruan esandakoak izan ditu hizpide.

“Iparraldeko herrialdetara begiratzea gustatzen zait, eta ez dut gustuko 1950eko Alabama gogoratzea. Hori da Alderdi Popularrak Araban ezarri nahi duen eredua”, salatu du hitzaldian  Mendiak.

Araba “urduritasunaren sinbolo” bilakatu izanak arduratu egiten duela esan du, eta hori “jada herritarren elkarrizketetan nabaria” dela.

“Alderdi Sozialistak hiri ireki eta plural bat eman zien popularrei, eta, hauteskundeak direla eta, hiria hondatzen ari dira eta aurreiritziak bultzatzen”, kritikatu du.

Marotok “Gasteizko bizilagunen zati bat kanporatu nahi” duela uste du Mendiak. “2015eko hauteskundeetan, herritarrek ostikada emango dio Marotori eta hiria kenduko diote”, amaitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Idoia Mendia bideoak