Politika -

Ustelkeria

Gorenak ikerketa abiatuko du Chavesen eta Griñanen aurka

Andaluziako enplegu-erregulazio txosten faltsuen auziaren baitan egingo du ikerketa auzitegiak, forudunak direlako. Errugabetasun presuntzioa “errespetatzeko” eskatu du Pedro Sanchezek.

Jose Antonio Griñan eta Manuel Chavez. EFE
Jose Antonio Griñan eta Manuel Chavez. EFE
Jose Antonio Griñan eta Manuel Chavez. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak ikerketa abiatuko du Manuel Chaves eta Jose Antonio Griñan Andaluziako Gobernuko presidente ohien aurka, Andaluziako enplegu-erregulazio txosten faltsuen auziaren zati bat bere egin baitu, forudunen papera ikertu behar duena, hain zuzen ere.

Besteak beste, Jose Antonio Viera eta Gaspar Zarrias diputatuak eta Mar Moreno senataria ere ikertuko ditu.

Alaya epaileak inputazioaren atarian utzi zituen, eta inputatutakoei emandako eskubide berberak eman zizkien. Horren ostean, Gorenaren Fiskaltzak kargudun horiei buruzko ikerketa goi auzitegiari dagokiola esan zuen.

Auzian inputatutako gainerakoak (200dik gora dira guztira) "dagozkien auzitegian" ikertu behar dituztela gaineratu du Gorenak.

Ikertzaileen arabera, ordainketa etenduran zeuden hainbat enpresak lan-erregulazio txostenak eskatzen zituzten langileak kaleratzeko. Txosten horien izapide prozesuan, legez kanpoko komisioak atzeman dituzte.

Gainera, enplegu-erregulazioa egiten zuten eta Andaluziaren Gobernuaren partetik diru-laguntzak jasotzen zituzten enpresa horiek beste jarduera bat abiatzen zuten ondoren.

Errugabetasun presuntzioa errespetatzeko eskatu du

PSOEk Chaves eta Griñan deklaratzera “berehala aurkeztuko” direla ziurtatu du PSOEk. Bestalde, Gorenaren ebazpenean inputaziorik ez dagoela gogorarazi dute sozialistek.

PSOEko iturrien arabera, Gorenaren aurrean deklaratzea eskatzen denbora eman dute Griñanek eta Chavesek. Horregatik, berehala aurkeztuko dira deklaratzera.

Andaluziako Gobernuaren presidente ohien errugabetasun presuntzioa “errespetatzeko” eskatu du Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak.

“Ikerketa judizialak izaten duen garapenaren arabera, PSOEk erabakiak hartuko ditu, errugabetasun presuntzioa demokraziaren oinarrizko printzipioa errespetatuz erabaki sendoak hartu ditugulako orain arte”, gogorarazi du Sanchezek Madrilen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Auzitegi Gorena albisteak Ustezko ustelkeria politikoa