Politika -

Gurtel auzia

PPk Gurtel sarean etekinak lortu zituen zantzuak baieztatu ditu ANk

Auzitegi Nazionalak errefusatu egin du PPk bere inputazio zibilaren aurka aurkeztutako helegitea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoak errefusatu egin du PPk Gurtel auzian duen inputazio zibila kentzea, alderdi horrek ustelkeria sarean etekinak lortu zituelakoan.

Pablo Ruz epaileak inputatu zuen PP, eta gaur Auzitegi Nazionalak errefusatu egin du alderdiak aurkeztutako helegitea, "inputatuek lortutako dirua alderdiaren beraren jarduetara" bideratu zuelako.

Hain zuzen ere, Guillermo Ortega eta Jesus Sepulveda Majadahondako eta Pozueloko alkateek komisio irregularretan lortutako 236.864 euro PPren hauteskunde kanpainara bideratu zituztela azaldu du auzitegiak.

PPk helegitea aurkeztu zuen bere inputazioaren aurka, inputatuen ustezko jarduera irregularren eta alderdiaren artean loturarik ez dagoela argudiatuta.

Gainera, bere gastu guztiak Kontu Auzitegiak ikuskatu dituela esan zuen. Dena dela, epaimahaiak errefusatu egin du argudio hori, justiziaren jurisdikzioa "mugagabea" dela azalduta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ustezko ustelkeria politikoa