Politika -

Berezia

Ustelkeriaren mapa

2008an krisi ekonomikoa lehertu zenetik izandako ustelkeria politikoaren eta ekonomikoaren kasu nagusiak jaso ditu eitb.eus-ek mapa interaktibo batean.

Ustelkeriaren auzi nagusiak jaso ditu eitb.eus-ek. Argazkia: eitb.eus
Ustelkeriaren auzi nagusiak
Ustelkeriaren auzi nagusiak jaso ditu eitb.eus-ek. Argazkia: eitb.eus

M. B. | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Korrupzioaren ufadak Estatuko erkidego gehienak jo ditu eta, gaur-gaurkoz zaila da oso herrialdea astintzen duten auzien jarraipena egitea.

Epaitegiak auziz lepo ari dira: 2.000 kasu ikertzen ari dira egun, eta horietako batzuk oso zailtasun handikoak gainera. Iruzur fiskal eta diru-zuritze delituak aztertzen ari dira kasurik gehienetan (1.661), eta, horiekin batera,  prebarikazioa, influentzia-trafikoa, sekretuak agerraraztea, funtzionario-eroskeria eta dirua bidegabe erabiltzea dira gehien zigortzen ari diren delituak.  Auzibidean dauden 1.661 kasuetatik, 302 hamarnaka auzipetu dituzten makrosumarioak dira.

Zenbaki dantza hori antolatzeko mapa interaktiboa egin du eitb.eus-ek, abiapuntua 2008an jarrita. Ordutik gaur arte jazotako ustezko ustelkeria kasu aipagarrienak jaso ditugu: 100 bat kasu eta 1.000 inguru inputatu.

Erkidegoka, Andaluzia, Valentziako Erkidegoa, Madril eta Katalunia dira kasurik gehien dituztenak. Ustelkeria prozesuetan nahastutakoen auzi egoera hiru modutan jaso du mapak: inputatua, kondenatua eta espetxean.

Ustelkeria auzi nagusien mapa irekia da eta, horregatik, etengabe berritzeko asmoz sortu da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ustezko ustelkeria politikoa