Politika -
2015eko hauteskundeak
Podemos 'segur aski' aurkeztuko da EAEko foru hauteskundeetara
Udal hauteskundeetan ez dute Podemos marka erabiliko, eta baliteke Irabazi plataformarekin bat egitea.
Erredakzioa
Podemos-Ahal Dugu "segur aski" aurkeztuko da EAEko foru hauteskundeetara, alderdi horretatik azaldu dutenez. Udal hauteskundeetan, aldiz, baliteke hautesle elkarteen bidez parte hartzea.
Hori horrela, Podemos-Ahal Duguk ahaldun nagusirako hautagaitzak aurkeztuko ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Udal hauteskundeetan ez dute Podemos marka erabiliko, eta baliteke Irabazi plataformarekin bat egitea, edo, hala egin ezean, herriz herri hautagaitza partikularrak aurkeztea. Oraingoz ez dute erabaki.
Hain justu, Eusko Jaurlaritzak boto asmoari buruzko inkesta bat publikatu du gaur, eta, horretan ikus daitekeenez, Podemos-Ahal Duguk EAEko hiru hiriburuetan lortuko luke ordezkaritza: hiruna zinegotzi Donostian eta Gasteizen, eta bi Bilbon.
Arabako Batzar Nagusietan bosgarren indarra izango litzateke, eta laugarrena Bizkaian eta Gipuzkoan.