Politika -

Andaluzia

ERE faltsuen auzian Griñan eta Chaves ikertzeko eskatu diote Gorenari

Fiskaltzak txostena bidaliko dio Gorenari Andaluziako bi presidente ohiren eta auzian 'aurreinputatutako' beste zazpi goi-kargudun ohiren gaineko ikerketa bere gain hartzeko.

Manuel Chaves Andaluziako presidente ohia. Argazkia: EFE
Manuel Chaves Andaluziako presidente ohia. Argazkia: EFE
Manuel Chaves Andaluziako presidente ohia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Goreneko Fiskaltzak txosten bat aurkeztuko dio gaur Goreneko Zigor-arloko Salari, ustezko ERE faltsuen auzian "aurreinputatutako" Manuel Chaves eta Jose Antonio Griñan Andaluziako presidente ohien eta beste zazpi goi-kargudun ohiren gaineko ikerketa bere gain hartzeko.

Fiskaltzaren iturrien arabera, txostena idatzi duten Auzitegi Goreneko fiskalek Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak adierazitako irizpidearekin bat egiten dute. Horrenbestez, Andaluziako ERE faltsuen auzia hainbat piezatan sakabanatzearen aldekoak dira, hain zuzen ere, auzia modu bateratuan bideratzeak dituen zailtasunak gainditu ahal izateko.

ERE faltsuen auzia daraman Mercedes Alaya epaileak Andaluziako Juntako 9 goi-kargudun ohik izan zezaketen inplikazioari buruzko azalpena idatzi zuen, tartean zenbait forudun zeudela gaineratuta. Auzitegi Gorenak Alaya epaileak idatzitako azalpenaren berri eman zion Fiskaltzari, eta azken horren txostenaren zain zeuden ordutik.

9 goi-kargudun horietako 4 forudunak dira gaur egun: Chaves (diputatua), Griñan (senataria), Jose Antonio Viera (diputatua) eta Gaspar Zarrias (diputatua).

Epailearen arabera, arduradun horiei buruzko ikerketak Auzitegi Gorenera eraman ditzake "aurreinputatutako" beste bost kontseilari ohiren inguruko ikerketak ere. Hauen gainekoa, hain zuzen: Carmen Martinez Aguayo, Francisco Vallejo, Antonio Avila, Manuel Recio eta Mar Moreno.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea