Politika -

Andaluzia

ERE faltsuen auzian beste sei lagun auzipetu ditu epaileak

Horrenbestez, 229 lagun daude Andaluziako ustezko enplegu-erregulazioko txosten faltsuen auzian nahastuta.

Dagoeneko 229 lagun auzipetu ditu Alaya epaileak. EFE
Mercedes Alaya
Dagoeneko 229 lagun auzipetu ditu Alaya epaileak. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andaluziako ustezko enplegu-erregulazioko txosten faltsuak ikertzen dituen Mercedes Alaya Sevillako epaileak beste sei lagun auzipetu ditu. Horrenbestez, 229 dira jada auzian nahasitakoak.

Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak egindako eskeari men egin dio Alayak urriaren 30eko data duen autoan. Hala, Agustin Garcia Gila FCC Medio Ambiente enpresako presidentea eta Salvador Tudela Eda CESPA konpainiaren Giza Baliabideen zuzendari nagusia auzipetu ditu.

Dhul enpresarekin lotuta, Dimas Rodriguez 2007an Granadako Rural Kutxako zuzendari orokorra zena, kutxa horretako inbertsio zuzendaria (Rafaela Ruiz) eta bulego nagusiaren zuzendaria (Jose Miguel Martos Alcalde) ere auzipetu ditu. Rosario Gonzalez Agullori, berriz, espedientea zabaldu dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Ustezko ustelkeria politikoa albisteak