Politika -

Nafarroako Kutxa

Nafarroako Auzitegiak errefusatu egin du 'CAN auzia' berriro irekitzea

Kontuz!-en arabera, erabakiak "CANen desagerpena eragin zuten gehiegikeriei bide eman zienen jarrerak babesten ditu".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Auzitegiak atzera bota ditu Kontuz!-ek eta UPyDk 'CAN auzia'ren artxiboaren kontrako aurkeztutako helegiteak, eta uko egin dio auzia berriro irekitzeari.

Auzia 2013ko irailean artxibatu zuen Iruñeko Instrukzio epaitegiak, uztailean Auzitegi Gorenak gauza bera egin ostean.

Nafarroako Auzitegiak ukatu egin du auzia berriro irekitzea helegitea jarri zutenen argudioengatik, eta orain jada ezin da berriro helegiterik jarri. Kontuz!-ek eta UPyDk salatu zuten "ikuskaritza eta kontrol neurrien inguruko ikerketa" ez zela behar bezala egin, baina Auzitegiak dio ezin dela deliturik atera jokabide horretatik, Auzitegi Gorenak hala adierazi zuelako.

"Azken batean, auziaren artxiboa nagusitzen da, inputatu nahi diren delituen arrastorik ez dagoelako", azpimarratu du Auzitegiak.

Kontuz! ez dago ados

Kontuz! kontsumitzaileen elkarteak Nafarroako Auzitegiaren erabakia gaitzetsi du, eta "egia guztia jakiteko" lanean jarraituko duela hitzeman du.

Kontuz!-en arabera, gaurko ebazpenean "ez dago ezer berririk", eta Gorenaren erabakia berretsi besterik ez du egin.

Politikoki, elkarteak dio erabakiak "CANen desagerpena eragin zuten gehiegikeriei bide eman zienen jarrerak babesten" dituela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
CAN auzia