Politika -
Auzitegi Konstituzionala
Kataluniako kontsulten kontrolerako batzordearen aurka jo du Estatuak
Inpugnazioa aurkeztu dute Konstituzionalean, batzordea bertan behera utzita dagoen lege batean oinarritzen delakoan. Orain, auzitegiak alegazioak eskatuko dizkie Parlamentuari eta Generalitateari.
Erredakzioa
Estatuaren Abokatuak Kataluniako kontsulten kontrolerako batzordeko izendapenen aurka jo du Auzitegi Konstituzionalean. Aurreko urriaren 2an sinatu zuen dekretua Artur Mas Generalitatearen presidenteak.
Auzitegiak orain alegazioak eskatuko dizkie Kataluniako Parlamentuari eta Generalitateari.
Estatuaren Abokatuak salatu du Masek sinatutako izendapenek Kontsulten Legea garatzen dutela, eta lege hori Konstituzionalak bertan behera utzi zuela Konstituzionalak.
Epaileek dekretuaren testua aztertuko dute, eta bi aldeei entzun ostean, osoko bilkuran erabaki beharko dute Konstituzionalaren erabakia urratzen ote duen batzordearen izendapenak, beraz, ez da espero ebazpena berehala kaleratuko dutenik.