Politika -
Kataluniako kontsulta
Kataluniako Gobernuak kontsultari buruzko kanpaina abiatu du berriro
Iragarki berrian Gobernuak ez du bozkatzera joateko deia egiten, eta Espainiak azaroaren 9ko kontsulta galarazi duela jakinarazten da.
Erredakzioa
Kataluniako Gobernuak azaroaren 9ko kontsultari buruzko kanpaina instituzionala abiatu du berriro. Iragarki berrian ez zaie katalanei bozkatzera joateko deia egiten eta Espainiak kontsulta galarazi duela jakinarazten zaie herritarrei.
Iragarki berria aurrekoa bezala hasten da, hots, azaroaren 9ko galdeketaren garrantzia azpimarratzen duten irudiekin. Bat-batean irudi horiek eten eta pantaila beltzaren gainean ondokoa irakur daiteke: "Espainiako Gobernuak helegitea aurkeztu dio Kataluniako etorkizun politikoari buruzko herri galdeketari".
"Inpugnazioaren eraginez "Zuk erabaki" kanpaina bertan behera gelditu da behin-behinean, eta bestalde Kataluniako Gobernuak "erabakitzeko eskubidea gauzatzen dela bermatzeko beharrezkoak diren ekimenak bultzatuko ditu".
Iragarkiaren amaieran Kataluniak Generalitatearen informazio telefonora, 012ra, deitzeko gonbita egiten zaie herritarrei.