Politika -

A9

Generalitateak bertan behera utzi du kontsultaren kanpaina

Hala ere, prozesuak aurrera jarraituko duela iragarri du. Kataluniako Gobernuak iragarri du alegazioak aurkeztuko dituela Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren aurka. ERC eta CUP, erabakiaren aurka.

Kataluniako Gobernuak kontsultarako kanpaina bertan behera utziko du

1:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Gobernuak azaroaren 9ko kontsulta bertan behera uztea erabaki du, Auzitegi Konstituzionalaren ebazpenaren ostean "segurtasun juridikoa" bermatzeko asmoz. Gainera, alegazioak aurkeztuko ditu Konstituzionalaren erabakiaren aurka.

"Kataluniako Gobernuak hartuko du erantzukizuna bere gain", eta ez funtzionariek, esn du Francesc Homs Gobernu katalaneko bodu erantzukizuna bere gain", eta ez funtzionariek, esn du Francesc Homs Gobernu katalaneko bozeramaleak, Consell Executiu ondoko prentsaurrekoan. Gainera, epaia lehenbailehen plazaratzeko eskatu dio Auzitegi Konstituzionalari.

Aurreko larunbatean martxan jarri zuten kanpaina, 'Tu decideixes' lelopean; kanpainak prentsan, irratian eta telebistan iragarkiak egitea jasotzen du, eta web gune berezi bat ere egin dute.

Hala eta guztiz ere, hau adierazi du: "Inork pentsatu bazuen astelehenean (Konstituzionalaren erabakiarekin) dena geldirik geratuko zela eta dena amaitu zela, Generalitatetik bidali nahi dugun mezua da astelehenean ez zela ezer amaitu".

Horregatik, Generalitatearen alegazioei Espainiako Gobernuak aurkeztutako helegiteei bezain azkar erantzuteko eskatu dio Auzitegi Konstituzionalari.

Kontsulta bertan behera uzteko erabakiaren kontrako alegazioak ordu gutxi barru aurkeztuko dituzte, eta egun gutxitan "sakonekoa" gaiaren ingurukoak, eta azpimarratu du Kontsulten Legea ez dutela deuseztatu, baizik eta behin behinean bertan behera utzi.

CUP eta ERC, Generalitatearen erabakiaren aurka

Quim Arrufat CUPen diputatuak kritikatu egin du Generalitateak kontsultaren aldeko kanpaina instituzionala "behin behinean" bertan behera utzi izana.

Prentsaurreko batean azaldu duenez, "hori ez da prozesuaren gidariak izan beharko lukeen jarrera", eta jarrera hori eta azaroaren 9an kontsulta deitzeko borondatea nola ezkontzen diren galdetu du.

CUPen ordezkariak azpimarratu du kataluniar asko daudela Konstituzionalaren erabakia desobeditzeko prest, baina Generalitateak gehiengo horri jaramonik ez egitea kritikatu du.

Arrufatek gaitzetsi egin du, gainera, kontsulta adostu zuten gainerako alderdiekin kontsultatu gabe erabakia hartu izana, eta horrelako erabakiak adostasunez hartzeko eremu bat sortzea proposatu dio Masi.

ERCk ere "kezkatuta" eta "atsekabez" hartu du Generalitatearen erabakia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniako erreferenduma