Politika -
Erreferenduma Katalunian
Duran: 'Galdeketa debekatuz, Kataluniako arazoa larriagotu egingo da'
CiUko ordezkariaren ustez, Kataluniako "arazoa" zientzia politikoak konpondu beharko luke, ez juridikoak.
Erredakzioa
Josep Antoni Duran i Lleida Unioko buruzagiaren iritziz, Auzitegi Konstituzionalak azaroaren 9ko galdeketaren aurka egiten baldin badu, arazoa "larriagotu" egingo da. CiUko ordezkariaren ustez, Kataluniako "arazoa" zientzia politikoak konpondu beharko luke, ez juridikoak. Twitterren argitaratutako mezuetan, Duran i Lleidak "argudio juridikoak aurkeztea eta proposamen politikorik egin ez izana" leporatu dio Rajoyri. "Zientzia politikoak konpondu beharko luke arazoa, ez epaileek", azpimarratu du. "Azaroaren 9an galdeketarik ez badago, arazoak bere horretan jarraituko du", gaineratu du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea