Politika -

Kataluniako kontsulta

Kontsultaren aurka egiteko bilera abiatu du Ministroen Kontseiluak

Mariano Rajoyk adierazpen instituzional bat irakurriko du 12:30ean.

Ministro Kontseilua, gaurko bileran. EFE
Ministro Kontseilua, gaurko bileran. EFE
Hasi da Ministro Kontseiluaren bilera

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuaren Ministro Kontseilua batzartuta dago une honetan Moncloako Jauregian, Kataluniako kontsultaren aurkako tresnak abian jartzeko.

Bilera horretan, Mariano Rajoy presidentearen Exekutiboak kontsulta legearen eta erreferendum deialdia deitzeko dekretuaren aurkako helegiteak onartuko ditu. Batzarraren ostean, Rajoyk adierazpen instituzional bat irakurriko du, 12:30ean.

Espainiako Gobernuak helegiteak aurkeztu eta gero, Auzitegi Konstituzionalak bilera bat egingo du, kontsulta geldiarazteko. Ezohiko bilera izan beharko da; izan ere, asteon ez du inolako bilerarik deituta.

Artur Mas Generalitateko presidenteak larunbatean sinatu zuen azaroaren 9ko kontsulta deitzeko dekretua, eta, ondoren, adierazpen instituzionala egin zuen.

Masen arabera, larunbateko egunak "mugarria ezarriko" du, baina, era berean, kontsultaren antolakuntza elkarrekin negoziatzeko prest dagoela berretsi zion Gobernu zentralari.

"Galdera, data eta esparru legala adosteko prestutasuna agertu dugu, eta jarrera horri eusten diogu kontsulta posible egiteko, baina ezin dugu legaltasunez jantzitako immobilismoan erori", ohartarazi zuen Masek.

Bestalde, Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernu presidenteordeak kontsulta geldiaraziko dutela bermatu zuen.

Exekutiboak txosten bat eskatu dio asteburuan Estatu Kontseiluari, kontsultaren aurkako helegiteak aurkezteko, eta erakunde horrek ari berdea eman zion.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia albisteak Politika Kataluniako erreferenduma gaur Espainiako Gobernua Espainia argazkiak Kataluniako prozesua zuzenean