Politika -

Politika orokorreko eztabaida

Akordioak bete ezean, ekimenak aurkeztearekin mehatxu egin du Mendiak

Euskadiko Alderdi Sozialistak Eusko Jaurlaritzarekin mesfidantza duela nabarmendu du PSE-EEko idazkari nagusiak.

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia Eusko Legebiltzarrean egin duen agerraldian. Argazkia: EiTB
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia Eusko Legebiltzarrean egin duen agerraldian. Argazkia: EiTB
Idoia Mendiak (PSE) Urkulluri: 'Jaurlaritzarekiko mesfidantza dugu'

2:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak Eusko Jaurlaritzarekiko "mesfidantza" agertu du eta Urkulluren Gobernuak sozialistekin adostutako akordioa bete ezean, ekimen alternatiboak aurkeztuko dituztela nabarmendu du.

Iñigo Urkulluk akordiorako eta elkar ulertzerako egindako deiaren aurrean, sozialistak ez direla Eusko Jaurlaritzaz fio erantzun dio Idoia Mendiak. "Urte politiko honetan mesfidantzaren motxila bete duzue", nabarmendu du. Ildo horretatik, "akordio batekin etorri zinen eztabaida honetara eta zure hitzaldia asmoz bete eta lehentasunez hitz egin zenuen eta 12 hilabete geroago oraindik adostutako eta aurrekontuetan sartutako hainbat ekimen oraindik hasierako fasean daude eta beste batzuk litekeena da urtea amaitzerako prest ez egotea".

Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkuran Mendiak autogobernua ere hizpide izan du, eta Euskadiko sozialistek autogobernua "enplegu, gizarte, osasun, hezkuntza eta etxebizitza politikak egiteko instrumentu gisa" ulertzen dutela adierazi du. "Eta zuekin adostu genuena egiteko prest gaude, hots, estatuaren garapena ebaluatzeko eta horren eguneraketaren oinarriak adosteko, beti ere lege arauak jarraituz", azaldu du.

PSE-EEk Konstituzioa aldatu nahi duela azpimarratu nahi du Mendiak "ez dugulako herritarrek osasunerako, hezkuntzarako, eta etxebizitzarako duten eskubidea inongo Gobernurik murrizterik, ez Rajoyrenak eta ezta zureak, duela urte eta erdi berdina egiten saiatu zena". "Herritarren eskubide horiek blindatu nahi ditugu. Eta Konstituzioa aldatu nahi dugu, besteak beste, lurralde eskema Espainiaren egungo errealitatera egokitu behar delako", gaineratu du.

"Hor sartu nahi dugu autogobernuaren eguneratzea", azaldu du. Bestalde, autogobernua EAEko herritarrentzat erabilgarria izan dadin lortzeko eta desiratu gabeko interferentziak saihesteko daude sozialistak autogobernuari buruzko lantaldean, Mendiaren arabera. Horren esanetan, helburua hori ez den beste edozertarako ez dute jeltzaleek sozialisten babesa jasoko.

Konstituzioari buruzko eztabaida irekiko dela esan ostean, proposamenak dituzten guztiek parte hartu behar dutela azpimarratu du: "Ez du balio izkina batean gelditzeak". "Beraz, zuek buruak beste ideia batzuk baldin badituzue, erabakitzeko eskubidea esaterako, utzi alde batera lantaldeko lanak eta egin zuen proposamena. Gu argiak izan gara eta ez zaituztegu abentura horretan lagunduko", nabarmendu du.

EAJ-PSE akordioa betetzeko konpromisoa agertu du Urkulluk

Jeltzaleek eta sozialistek adostutako akordioa betetzeko konpromisoa agertu du Iñigo Urkullu lehendakariak. Halaber, lorturiko akordioak gauzatzeko abiadura azkartuko dutela nabarmendu du.

Talde parlamentarioei erantzunez egin duen hitzaldian, modu honetan zuzendu zaie sozialistei: "Argiago esango dut: Gobernuak eta nik konbentzimendu osoz defenditzen dugu lortutako akordioa".

Gobernuaren eta Euskadiko Alderdi Sozialistako bitartekarien artean "harremana fluidoa" dela eta "bilera asko" izan dituztela publikoki aitortu behar du Mendiak, Urkulluren arabera. "Egia da ekaina hasieran izan zela akordioaren jarraipen batzordearen bilera eta hortik aterata, PSE-EEko ordezkaritzak ondo baloratu zuen orduko betetze maila", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea