Politika -

Abortuaren Legea

Abortuaren Legearen erreforma, bertan behera

Rajoyk baieztatu du albistea. Legea aurrera atera ahal izateko behar adina adostasun ez dutela lortu aitortu du Espainiako presidenteak.

Protesta ugari egin dira Abortuaren Legearen erreformaren kontra.
Protesta ugari egin dira Abortuaren Legearen erreformaren kontra.
Protesta ugari egin dira Abortuaren Legearen erreformaren kontra.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako presidenteak jakinarazi duenez, atzera bota dute Abortuaren Legearen erreforma, aurrera atera ahal izateko adostasun nahikorik ez dutelako lortu.

Erreforma sakonik ez, baina aldaketa txiki batzuk egingo dizkiote egungo legediari: besteak beste, abortatu nahi duten 16-17 urteko gazteek gurasoen baimena beharko dute horretarako. Bestalde, Familiaren Babeserako Plana onartuko dute urtea amaitu baino lehen.

Madrilen ospatzen ari den Harreman Publikoen Munduko Kongresuan parte hartu ondoren egin du iragarpena Rajoyk. "Herritarren uste sendoekin zerikusia duen gai bat da hau. Oso serio hartu beharreko kontua da. Nik, behintzat, hala hartzen dut", esan du. Gai honek zatiketa sortzen duela ere gaineratu du.

Espainiako Gobernuak adostasun bila "ahalegin guztiak" egin dituela  nabarmendu du Rajoyk. Orain, indarrean dagoen legediari aldaketa batzuk egingo dizkiotela jakinarazi du: adin txikikoek gurasoen baimena beharko dute abortatzeko, orain arte ez bezala.

Ahalik eta adostasun zabalena lortzeko lanean jarraituko dutela agindu du Espainiako presidenteak: "Zenbait aldaketa egin litezke etorkizunean. Lanean jarraituko dugu", zehaztu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Abortua Albisteak gaur