Politika -
Aldaketa PSOE-n
PSE-EEren exekutiba berriak bilera osagarria egin du Bilbon
Idoia Mendiak politika orokorreko eztabaidan emango duen hitzaldiak izango dituen ildo nagusiak azaldu dizkie exekutiba berriko kideei. Datorren ostegunean izango da, Legebiltzarrean.
Erredakzioa
PSE-EEko exekutiba berriak, asteburuan egindako ezohiko kongresutik irten denak, bilera osagarria izan du, astelehen honetan, Bilbon, euskal sozialistek jakitera eman dutenez. Asteburuan, Idoia Mendia izendatu dute idazkari nagusi.
Lehenengo bilera honetan, Mendiak politika orokorreko eztabaidan emango duen hitzaldiak izango dituen ildo nagusiak azaldu dizkie exekutiba berriko kideei. Datorren ostegunean izango da, Legebiltzarrean.
Gainera, PSE-EEk datozen hilabeteetan aurre egin beharko dion agenda politikoaren ikuspegia jakinarazi die Mendiak. Datozen bileretarako, kideentzako lan-planak martxan jartzea proposatu du.
Euskal sozialisten zuzendaritza berrian, Mendiaren sotean, Miguen Angel Morales Antolakuntza idazkaria eta Begoña Gil Politika Instituzionaleko arduraduna daude.
Exekutiba Rafaela Romero, Elena Pérez, Alberto Alonso, Pilar Ríos, Enrique Ramos, Javier Lasarte, Mikel Cabieces, Vicente Reyes, Natalia Rojo, Denis Itxaso, Blanca Roncal eta Jesús Losada kideek osatzen dute. Guztiek kargu zehatz bat dute.
Idoia Mendiak, PSE-EEko idazkari nagusi izendatu ostean, asteburuan, “ordezkoa” iritsi dela nabarmendu zuen, arduradun berriekin, baina orain ez diren buruzagiek markatutako “bideari” jarraituko dietela azaldu zuen, “euskal sozialismoaren urterik onenak idatzi eta gero”.