Politika -

20 kidek osatuta

PSEren Zuzendaritza berriari oniritzia eman diote, bozen % 81 jasota

Exekutiba berrian, Miguel Angel Morales Organizazio idazkari berria da eta Begoña Gil, Patxi Lopezen emaztea, Politika Instituzionaletarako arduraduna.

%81eko babesa lortu du Idoia Mendiak proposatutako zuzendaritzak

1:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusi berriak proposatutako zuzendaritzari oniritzia eman diote, alderdikideen % 81 babestuta, Mendiak primarioetan jasotakoa baino apur bat gutxiago.

Taldeak aldeko 231 boz eta 54 zuri jaso ditu, batzorde nazionalaren, federalaren eta Etikaren batzordearen zerrendek jasotakoaren antzekoa, nahiz eta apur bat gutxiago jaso duen.

Zuzendaritzako kide kopurua 27tik 20ra murriztu dute, horietatik bost peto eta beste 15ek kongresuak berak izendatu ditu. Kargu nagusiak bi sozialistak jaso dituzte, Miguel Angel Morales Organizazio idazkari berria izango da eta Begoña Gil, Patxi Lopezen emaztea, Politika Instituzionaletarako arduraduna.

Exekutiba Rafaela Romero Eguigurenen emaztea, Elena Perez, Alberto Alonso, Pilar Rios, Enrique Ramos, Javier Lasarte, Mikel Cabieces, Vicente Reyes, Natalia Rojo, Denis Itxaso, Blanca Roncal eta Jesus Losada sozialistek osatuko dute, bakoitzak sail baten arduradun izango delarik.

Aurreko zuzendaritzari dagokionez, azken hamarkadetan PSE-EEn "pisu handia" izan duten zenbait politikarik ez dute jarraituko: Patxi Lopez, Rodolfo Ares, Jesus Eguiguren, Miguel Buen eta Txarli Prieto; azken horrek, datorren astean Arabako idazkari nagusia izateari utziko dio.

Jose Antonio Pastorrek, aldiz, nahiz eta Bizkaiko idazkari izateari utziko dion, zuzendaritzan jarraituko du, Jaurlaritzako PSE-EEren bozeramale lanetan.

Gaur aukeratutako zuzendaritzako 14 kideetatik, bederatzi berriak dira eta beste bostek aurretik zuten karguari eutsiko diote.

Zuzendaritza berezko bost kideek osatu -hiru lurraldeetako idazkariak (Mikel Torres, Iñaki Arriola eta Cristina Gonzalez), gaztedi sozialisten idazkaria (Alain Coloma) eta Legebiltzarreko bozeramalea (Pastor)- eta gero, Bizkaiak 11 ordezkari izango ditu, Gipuzkoak 6 eta Arabak 3.

Zuzendaritza berria aukeratzeaz gain, kongresuak organo aholkulari berri bat eratu du, Kontseilu Politikoa, eta Rodolfo Ares izango da horren buru.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alderdi Sozialista Idoia Mendia Aldaketa PSOEn