Politika -

Ezohiko Kongresua

Lopezek eta Aresek agur esan diete afiliatuei, PSEn aro bat itxita

"ETAren porrota" eta "bakea" gobernu sozialista batekin lortu zirela nabarmendu dute biek agurreko hitzaldietan.

Patxi Lopezek agur esan du PSEren kongresuan

0:58

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez gaur arte, larunbata, PSE-EEren idazkari nagusia izandakoa harro azaldu da berak ordezkatzen duen belaunaldi sozialistak "ETA garaitzeko eta askatasuna lortzeko" helburuak beteta utziko diolako lehenengo lerroan egoteari.

PSE-EEren idazkari nagusi gisa azken hitzaldia egin du, Bilbon, Idoia Mendia idazkari nagusi berri izendatuko duten Ezohiko Kongresuan. Lopezek ziurtatu du asteburu honetan aro bat bukatuko dela euskal sozialismoan, Rodolfo Aresekin eta Jesus Eguigurenekin batera PSE-EEn osatu duen goi-kargudunen belaunaldiak lekukoa hurrengoei pasatuta.

Lopezek esan du bere gurasoen belaunaldiak, “sozialista izateagatik erbesteratu” zituztenen belaunaldiak, demokrazia eta askatasuna lortu zituela frankismoaren ostean, eta bere belaunaldiak “ETAren amaiera lortu" duela.

Bere parte hartzean, Idoia Mendiari babesa emateko eskatu dio PSE-EE osoari Lopezek, orain 12 urte alderdiko "barne gatazka galdu" zutenek –alegia, Carlos Tokorikak eta Gemma Zabaletak- bera babestu zuten moduan.

Bestalde, Rodolfo Ares PSE-EEren Antolakuntza idazkariak, 30 urtez karguan izan ostean, terrorismoaren biktimak gogoratuz eta bakea Patxi Lopezek gidatutako "Jaurlaritza sozialista batek lortu zuela" nabarmenduz esan du agur.

Aresen esanetan, sozialistek "aro" bat itxi dute, eta "harro" agertu da ETAren terrorismoaren kontra sozialistek egindako borrokagatik eta Patxi Lopezekin Ajuria Enera heltzea lortzeagatik. Aresen arabera, "historiak bakearen lehendakari moduan gogoratuko du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PSOE Patxi Lopez Aldaketa PSOEn albisteak