Politika -

Kataluniako Parlamentua

Jordi Pujolen Parlamentuko agerraldia irailaren 26an izango da

16:00etan hasiko da hitzaldia. 30 urtez atzerrian izan duen diruaren inguruko azalpenak emango ditu presidente ohiak.

Jordi Pujol Kataluniako presidente ohia. Argazkia: Efe
Jordi Pujol Kataluniako presidente ohia.
Jordi Pujol Kataluniako presidente ohia. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jordi Pujol Kataluniako presidente ohiak irailaren 26an egingo du agerraldia Kataluniako Parlamentuan, 16:00etan, 30 urtez atzerrian izan duen diruaren inguruko azalpenak emateko.

Uztailaren 25ean, Jordi Pujolek aitortu zuen familiak atzerrian zuen dirutza bat, aitaren oinordekotzarekin lotutakoa, erregularizatu zuela, eta "barkamena" eskatu zuen horren kudeaketan egindako "akatsengatik".

Gai Instituzionalen Batzordeko Mahaiak gaur goizean erabaki du Pujolen agerraldia noiz egin, presidentearekin adostu ostean. Pujolek bere borondatez emango ditu azalpenak Parlamentuan, talde guztiek, CiUk barne, hala eskatuta.

Sergi Sabria batzordeko presidenteak azaldu duenez, Pujolen agerraldia ohikoen gisakoa izango da. Beraz, presidente ohiak ordu-erdi izango du azalpenak emateko, eta gero taldeek hamar minutuko tarteak izango dituzte galderak egiteko.

Nuria Gispert Parlamentuko presidenteak eta Pujolek berak berretsi dute galderei erantzungo diela, "azalpenak emateko gogoa" duelako.

Agerraldi horrez gain, talde guztiek, CiUk izan ezik, ikerketa batzorde bat eratzea nahi dute, Pujolen auzia aztertu eta kontratazio publikoen ustezko iruzur fiskala jorratzeko.

Batzorde horren eskari formala egin behar dute orain, eta gero bozkatu. Litekeena da urriaren 1ean eta 2an egingo dituzten saioetan hartzea ikerketa batzorde horren inguruko erabakia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea