Politika -

Katalunia

Erkorekak Kataluniaren 'aldarri ozenari' erantzuteko esan dio Rajoyri

Eusko Jaurlaritzaren bozeramailearen arabera, euskal gizarteak “bere barne oreka eta estrategia propioak bilatu behar ditu”, “adostasunean” oinarrituta.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea. Argazkia: EiTB
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea.
Josu Erkoreka: 'Rajoyk ezin du erantzun topikoekin jarraitu'

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak Diadako ekitaldietan Kataluniako gizarteak subiranotasun prozesu bat eskatzeko egindako "aldarri ozena" txalotu du, eta horren aurrean Espainiako Gobernuak "erantzun argia, demokratikoa eta sakona" eman behar diola azpimarratu du, dagoeneko ez dutelako balio "topikoek. "Atzokoak muga guztiak gainditu zituen", gaineratu du.

Europa Pressek egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, euskal gizarteak, ordea, "bere barne oreka eta estrategia propioak bilatu behar ditu naziotasun nahiak asetzeko", "adostasunean" oinarrituta, eta "Euskadiko errealitate soziopolitikoa aintzat hartuta".

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak esan du Diadaren harira Kataluniako gizarteak emandako erantzuna "positiboa eta interesgarria" izan dela, baina "benetan interesgarria" Espainiako Gobernuaren erantzuna izango dela.

Erkorekak argi adierazi nahi izan du Madrilek dagoeneko ezin duela "Konstituziora jo, ez baitu ibilbiderik, eta ez baitio erantzuten Kataluniako gizartearen mobilizazio masiboari eta gehiengoaren aldarrikapenari".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea