Politika -

Kataluniako prozesua

Ortuzar izango da EAJren ordezkaritzaren burua Diadan

Jeltzaleen ordezkaritza asteazken arratsaldean iritsiko da Kataluniara. Bartzelonaren erorketaren 300. urteurreneko ekitaldi instituzionalean hartuko dute parte.

Andoni Ortuzar, EBBko presidentea. Argazkia: EFE
Andoni Ortuzar, EBBko presidentea. Argazkia: EFE
Andoni Ortuzar, EBBko presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidentea izango da EAJk Diadaren ospakizunak direla eta, Kataluniako Generalitatak eta Parlamentuak deitutako ekitaldi ofizialetara bidaliko duen ordezkaritzaren burua. Asteazken eta ostegun honetan, irailak 10 eta 11, izango dira ekitaldi horiek, eta Ortuzarrekin batera, han izango dira Joseba Aurrekoetxea  EAJren Antolakuntza ordezkaria eta Iñaki Goikoetxea Kanpo Harremanetarako burua ere.

Ohar bidez jakitera eman dutenez, EAJren ordezkaritza asteazken arratsaldeko lehen orduan iritsiko da Bartzelonara, eta lehen ekitaldia 20:20an izango dute Llotja de Marren. Oinordekotza Gudaren baitan, Bartzelonaren erorketaren 300. urteurrena gogoratuko dute ekitalde horretan.

Ostegunean, hilak 11, Rafael Casanovaren oroitarrian egin ohi den lore-eskaintzan parte hartuko dute EAJko buruzagiek, 09:00etatik aurrera. EBBko presidenteak komunikabideen aurrean hitz egingo du ondoren, eta, amaitu ostean, Euskadira itzultzeko bidaiari ekingo diote ordezkari jeltzaleek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea