Politika -

Pujolen iruzur fiskala

Etikari buruzko Jordi Pujol Ikasketa Zentroak desegitea erabaki du

Generalitateko presidente ohiak iruzur fiskala aitortu eta gero, bere jarduerarekin jarraitzea "zail" izango duela esan du fundazioak.

Jordi Pujol Kataluniako Gobernuko presidente ohia. EFE
Jordi Pujol Kataluniako Gobernuko presidente ohia. EFE
Jordi Pujol Kataluniako Gobernuko presidente ohia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jordi Pujol Ikasketa Zentroak desegiteko izapideak hasi ditu, 10 urteko ibilbidearen ostean, fundazio horretako patronatuaren kideek aho batez erabakita. Izan ere, Kataluniako Gobernuko presidente ohiak iruzur fiskala aitortu eta gero, bere jarduerarekin jarraitzea eta proiektu berriak abiatzea "zail" izango duela uste du fundazioak.

Nolanahi ere, kontuak "dagozkien erakundeen aurrean" aurkeztu izan dituela eta jasotako ekarpen ekonomikoak "zuzen" erabili izan dituztela adierazi du zentroak.

Fundazioa 2005. urtean sortu zuten, eta Jordi Pujol zuen presidente. Helburu nagusia politikari eta balioei buruzko eztabaidak eta konferentziak antolatzea zen. Gainera, hainbat aldizkari sustatu zituen, eta politikagintza aztertzeko bekak ematen zituen.

Erakunde horretan zuen jardunaz gain, Pujolek etikari buruzko iritzi artikuluak idazten zituen, politika utzi ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Iruzurrak argazkiak