Politika -

Kataluniako Gobernua

Galdeketaren kontrako balizko betoaz ez espekulatzea aldarrikatu dute

Espainiako Gobernuak bi helegite aurkeztuko ditu: bata, galdeketa deitzeko dekretuaren kontra, eta, bestea, galdeketa legearen aurka.

Francesc Homs Generalitateko bozeramailea. Artxiboko irudia: EiTB
Francesc Homs Generalitateko bozeramailea. Artxiboko irudia: EiTB
Francesc Homs Generalitateko bozeramailea. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francesc Homs Generalitateko bozeramaileak uko egin dio Kataluniako galdeketari ezar diezaioketen betoari buruz eta ERCk Kataluniako Gobernuan izan dezakeen toki berriaz hitz egiteari. Horren esanetan, "Kataluniako Gobernua ez da espekulazioetan sartuko".

Kataluniako gaiarekin lotuta, Espainiako Gobernuak bi helegite aurkeztuko ditu Auzitegi Konstituzionalaren aurrean: bata, galdeketa deitzeko dekretuaren kontra, eta, bestea, galdeketa legearen aurka. Espainiako Gobernuaren helegiteez galdetuta honakoa adierazi du: "Gobernuak badaki Auzitegi Konstituzionalak zenbat denbora behar duen erabaki bat hartzeko eta, hori dela eta, harrituta nago. Ikusiko dugu zer gertatzen den".

Bestalde, ERC alderdiak Kataluniako Gobernuan izan dezakeen parte-hartzea ere hizpide izan du: "Erabakiak hartzeko eta horiek gauzatzeko garaian gaude. Ez da espekulatzeko unea".

Espainiako Gobernuak bi helegite aurkeztuko ditu Auzitegi Konstituzionalean

Alicia Sanchez-Camacho Kataluniako Alderdi Popularreko buruak ostegun honetan iragarri duenez, Espainiako Gobernuak helegite bikoitza aurkeztuko du Auzitegi Konstituzionalean.

Rac1 irrati kateari eskainitako elkarrizketan, bi helegiteak astebeteko epean aurkeztuko direla aurreratu du, hain zuzen ere, Kataluniako Parlamentuak Galdeketa Legea onartu eta gero.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Berriak Politika Kataluniaren independentzia Espainiako Gobernua argazkiak Espainia Kataluniako prozesua zuzenean