Politika -

Bilera Santiagon

Merkelek De Guindosen alde egin du Eurotaldeko buru izateko

Alemaniako kantzilerraren hitzetan, De Guindos Ekonomia ministro “bikaina” izan da “une zailetan”.

Luis De Guindos Espainiako Ekonomia ministroa. Artxiboko irudia. EFE
Luis De Guindos
Luis De Guindos Espainiako Ekonomia ministroa. Artxiboko irudia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak astelehen honetan iragarri duenez, herrialdeak Luis de Guindos Ekonomiako ministroaren alde egingo du Eurotaldeko datozen presidentea izateko, haren hitzetan, Ekonomia ministro “bikaina” izan delako “une zailetan”.

Merkelek De Guindosen hautagaitzari babesa erakutsi dio, Eurotaldeko buru izateko, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearekin izandako bileraren ostean eman duen prentsaurrekoan, Santiagon.

Bestalde, Rajoyk Ekonomia buruaren prestakuntza nabarmendu du, eta Jean Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteari karta bat helarazi diola azaldu du, Miguel Arias Cañete Nekazaritza ministro ohia komisario izatea proposatzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Angela Merkel bideoak