Politika -
Hauteskunde erreformaren aldaketa azaltzeko eskatu dio PSOEk Rajoyri
Kongresuaren Osoko Bilkuran alkatea aukeratzeko sistemaren aldaketa azaltzeko eskatu dio PSOEk Rajoyri. Aldaketa horren arabera, bozka gehien jasotzen duten listek jasoko lukete alkatetzak.
Kongresuaren Osoko Bilkuran alkatea aukeratzeko sistemaren aldaketa azaltzeko eskatu dio PSOEk Rajoyri. Aldaketa horren arabera, bozka gehien jasotzen duten listek jasoko lukete alkatetzak.
Cesar Luena PSOEko Antolakuntza idazkariak tranpa tzat jo du aldaketa hau, PPren interesei soilik erantzuten baitio eta alderdiari abantaila ekartzeko “tranpa” bat delako. Haren ustez, honen atzean nor dagoen azaldu behar du Rajoyk, “Gobernua edo beldur diren PPko alkateak”.
Moncloak edo Genovak agintzen du?
"Espainian nork agintzen du? PPk edo Gobernuak?" esan du Luenak eta beharrezkotzat jo du PPk erreforma hau aurrera atera nahi duen edo ez azaltzea eta era demokratikoak zergatik okertu nahi dituen argitzea hauteskundeak egiteko bederatzi hilabete geratzen direnean.
Luenaren ustez popularrek alkatetzak "gorde" nahi ditu, eta honen aurrean esan du PSOEk ez duela erreforma honen inguruan PPrekin negoziatuko. Gehiengoa badu ere, hauteskunde legeak “ezin dira aldatu alderdi batek nahi duenean”, esan du.
Gobernua "ez da ausartuko"
Dena dela, Luenak dio Gobernua "ez dela ausartuko" ekimen hau aurrera atzeratzen, bai politikak baita gizarteak ere gaitzetsi egiten dutelako proposamena. "Ez da ausartuko, ezin dira arauak alderdi baten onerako aldatu", azpimarratu du. Gaineratu du hau gertatuz gero, sozialistek geldiarazi egingo dutela.
Luenaren esanetan PPren proposamen hau "beldurraren" ondorioa da, alderdiak hauteskundeetan zigor botoak jaso baititzazke.