Politika -

Kataluniako kontsulta

Kataluniako kontsulta legea onartu du Berme Batzordeak

Gehiengoaren babesarekin onartu du Estatuen Berme Batzordeak Kataluniako kontsulta legea. Datorren irailean Kataluniako Parlamentuan egingo den osoko bilkuran eman beharko zaio oniritzia.

Kataluniako kontsulta legea balioztatu du Berme Batzordeak. Argazkia: EFE
Kataluniako kontsulta legea balioztatu du Berme Batzordeak
Galdeketa legeak Berme Batzordearen babesa jaso du

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuen Berme Batzordeak Kataluniako kontsulten legea onartu du gaur, ia alderdi guztien babesarekin, lau aurkako boto jaso baititu.

Zenbait alde aztertu ostean heldu da Berme Batzordea erabaki horretara; galdeketaren helburua, parte hartzaileen erregistroa edota deialdiaren dekretua eta definizioa, besteak beste.

Berme Batzordeak, ordea, ez dio, PPCk eskatutako galdera bikoitzari erantzun, independentzia aukera bezala sartzea, alegia, honen aburuz, ondorio juridikoak falta baitira. Berme Batzordeak argi utzi du Espainiako sistema konstituzionalak ez duela, inondik inora, galdeketak deitzea ukatzen.

17 aldeko boto izan ditu txostenak (CiU, ERC, PSC, ICV-EUiA eta CUP) eta 4 kontrako boto (PPC y Ciutadans). Gainera, atzera bota dituzte PPCren, Ciutadansen, PSCren eta ICV-EUiAren zuzenketak.

Uztailaren 16an, Kataluniako Parlamentuko Gai Instituzionalen Batzordeak kontsulten legea onartu zuen eta, orain, Berme Batzordearen babesa jaso du galdeketak. Datorren irailean Kataluniako Parlamentuan egingo den osoko bilkuran eman beharko zaio oniritzia.

Homsek dio argudio juridiko "sendoak" daudela galdeketa egiteko

Frances Homs Kataluniako Gobernuko bozeramaileak esan du Berme Batzordeak kontsulten legea onartu duela eta horrek argi uzten duela Kataluniako galdeketa guztiz konstituzionala dela eta kontsulta egiteko "arrazoi pisutsuak" daudela.

"Galdeketarako deia egingo da, izan ere, legearen baitan botoa emateko argudio juridiko pisutsuak daude ", esan du, eta gaineratu du Gobernuak "trabarik" ez dezala jarri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea