Politika -
Azaroak 9
Kontsulta egiteko beste bide batzuk egon daitezke, Boi Ruizen ustez
Kataluniako Generalitatearen Osasun kontseilariak dio nahiz eta Auzitegi Konstituzionalak azaroaren 9ko kontsulta egiteko dekretua eten, badirela legearen barruan bozketa egiteko bestelako “aukerak”.
Erredakzioa
Boi Ruiz Kataluniako Generalitatearen Osasun kontseilariak esan du nahiz eta Auzitegi Konstituzionalak datorren azaroaren 9ko kontsulta egiteko dekretua eten, badirela legearen barruan bozketa egiteko bestelako "aukerak".
Betiere bide legalei helduta, "ariketa demokratiko" bat den aldetik, kontsulta egin beharra dagoela baieztatu du Ruizek.
Azaroan Kataluniako Parlamentuak onartuko duena ez dela bozketaren arira eginiko testua soilik gaineratu du: "Bestelako kontsultetan erabilgarria izan daiteke", gaineratu du.
Kontsularekin lotura duen guztiaren "azken hitza" Artur Masek duela azaldu du Ruizek, eta agintari katalanak babes legalik ez duen bozketarik ez lukeela egingo esan duela nabarmendu du.
Kataluniako Gobernuak egingo duena ez dela erreferenduma, "lurraldearen etorkizunari buruz herriak zein iritzi duen" jakiteko kontsulta baizik, gaineratu du.
"Gero ikusiko dugu honek etorkizunean erreferendum bat ekarriko duen" edo Gobernu zentralarekin negoziaketak, esan du.