Politika -

Andaluziako EEEak

Griñan eta Chaves, Alaya epailearen 'aurreinputatuen' artean

Mercedes Alaya Sevillako epaileak Auzitegi Gorenaren esku utzi du Andaluziako EEE-en auzia, tartean zazpi goi-kargu forudun daudelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mercedes Alaya Sevillako epaileak Auzitegi Gorenaren esku utzi du Andaluziako EEE-en auzia, tartean zazpi goi-kargu forudun daudelako. Orain magistratuek erabaki beharko dute, auzi osoa hartuko duten euren gain edo zati politiko-finantzieroa eta Sierra Norteren ikerketa, ustelkeriaren kontrako fiskaltzak eskatu bezala.

Auzitegi Gorenaren eskuetan da hiru urte eta erdi ondoren Andaluziako EREen auzia. Hemendik aurrera, Gorenak erabakiko du historian inputatu gehien utzi dituen kasuaren inguruan.

Orain arte, Mercedes Alaya epaileak aurreko Andaluziako aurreko Gobernuko buruzagiak jarri ditu jomugan. Haren ustez, 2010 eta 2011 urteetan 721 milioi euroko diru funtsa diseinatu zuten Enplegu Erregulazio Espedienteen kasuetan laguntzak emateko, eta baita beraiek aukeratutako enpresariei dirulaguntza zuzenak emateko ere.

Goi kargu forudunen artean daude, Manuel Chaves eta Jose Antonio Griñan Andaluzioako juntako bi presidente ohiak, kontseilari ohiak eta diputatuak.

Legea sahiesteko diru-funtsa prestatu izana edo behintzat haren berri izatea egotzi zien Alayak zazpiei, aurrekaririk gabeko erabakian.

Azken urte honetan kritika gogorrak izan dira arlo politiko eta judizialetik Alayaren kontra. Auziari Andaluziako epaitegian eustea eta Auzitegi Gorenera igortzeko erabakia atzeratzea leporatu diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia EEE albisteak