Politika -

Pujolen agintaldian

Manos Limpiasek Pujol salatuko du 18 milioiko iruzurra egitea egotzita

Sindikatuak kereila aurkeztuko du bihar, eta bertan Jordi Pujoli eta haren emazteari 18 milioiko iruzurra egitea eta dirua esleipenen ordez jasotzea leporatuko die.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manos Limpias sindikatuak Jordi Pujolen eta Marta Ferrusola haren emaztearen kontrako kereila jarriko du bihar, asteazkena, 3.000 milioi pezetako (18 bat milioi euro) iruzurra egiteagatik eta 23 urtez obra publikoak esleitzearen truke dirua jasotzeagatik.

Kereila asteazkenean aurkeztuko du sindikatuak, Bartzelonako 31 zenbakiko Instrukzio Auzitegian. Manos Limpiasen arabera, "erakunde kataluniarrak Pujol-Ferrusola familiaren parte baten zerbitzura egon ziren" eta zenbait enpresarik lanak eta zerbitzuak esleitzearen truke % 3ko komisioak ordaintzen zizkieten.

Sindikatuak egindako kalkuluen arabera, ogasun publikoaren kontrako etengabeko delituak eginez, saleroskeriaz, influentzia bere intereserako erabilita eta agiriak faltsutuz, 10-18 milioi euroko iruzurra egin du familiak. Jordi, Oleguer, Oriol eta Marta (seme-alabak) inputatu gisa deklaratzeko ere eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa