Politika -
Abiadura Handiko Trena
Oregik 'Euskal Y'aren Bergarako lotunea esleitzeko eskatu dio Madrili
Euskadin AHTa martxan jartzeak orain arte Hendaiako bide-zabalerak suposatzen zuen "traba apurtzea" ekarriko duela nabarmendu du.
Erredakzioa
Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Antolakuntza sailburuak "Euskal Y"aren Bergarako lotunea esleitzeko eskatu dio berriro ere Espainiako Gobernuari, "Atlantikoko bizkarrezurra osatzeko ezinbestekoa baita".
Oregik joan den ekainean ere salatu zuen Sustapen Ministerioak Bergarako lotunea ez zuela esleitu; izan ere, Espainiako Gobernuak apirilaren bukaeran tramite hori burutuko zuela iragarri zuen.
Sailburuak lotune hori esleitzearen garrantzia nabarmendu du. Izan ere, kontrakoa eginez gero "Vitoria-Gasteizetik Burdeosera arte pertsonak eta merkantziak garraiatzeko sare bizkorra" galduko litzatekeela salatu du.
Euskadin AHTa martxan jartzeak orain arte Hendaiako bide-zabalerak suposatzen zuen "traba apurtzea" ekarriko duela adierazi du Oregik.