Politika -

Katalunia

Jordi Pujolek Zerga Agentziaren zitazioa jaso du

Kataluniako presidente ohiak ostegunean esan zuen Justiziaren eta Ogasunaren esku dagoela, atzerrian diru ezkutua izan duela aitortu ostean.

Argazkia: EFE.
Argazkia: EFE.
Pujolek argibideak eman beharko ditu epaiile eta ogasunaren aurrean

0:00

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jordi Pujol Kataluniako presidente ohiak (Queralbs Girona udalerrian dago orain, udan) Zerga Agentziaren deia jaso du, ostiral eguerdian. Bi funtzionarioek eman diote deia, berak baieztatu duenez.

Pujolek ez du zehaztu noizkoa den jaso duen deia, ezta non dagoen deituta. Bere familiak kontuak atzerrian zituela aitortu ostean jaso du eskaera.

Ikerketa batzordea, Kataluniako Parlamentuan

Bestalde, Marta Rovira ERCren idazkari nagusiak esan du bere alderdiak Jordi Pujolen auziaren inguruko ikerketa batzorde baten sorrera babestuko lukeela, Kataluniako presidente ohiak agerraldia egiteari uko egingo balio. CiUk izan ezik, gainerako alderdiak agerraldia eskatu diote Pujoli.

Dirua atzerrian ezkutua 34 urtez izan duela aitortu ostean egin dituen lehen adierazpenetan, Jordi Pujolek esan zuen Justiziaren eta Ogasunaren esku dagoela, baina ez zuen argitu Kataluniako Parlamenura joango den: “Oraindik ez dut erabaki”, esan zuen.

Epaileak bere aitaren testamentua eta herentziaren onarpena ematea eskatu dizkio

Dirua atzerrian ezkutatzeagatik Jordi Pujoli eta Marta Ferrusola bere emazteari zabaldutako diligentziak bideratzen ari den Bartzelonako Instrukzioko 31.ko Epaitegiaren epaileak bere aitaren testamentua eta herentziaren onarpena ematea (berea eta emaztearena) eskatu dizkio.

Kataluniako Auzitegi Gorenak ostiralean jakinarazi duenez, epaileak, halaber, Ministerio Fiskalak eskatutako diligentzien praktika adostu du, eta, horrela, fisalak eskatutako erregu-mandatuak eman dituzte.

Jordi Pujolen azalpenaren arabera, Florenci Pujol bere aitak, azken borondate bezala, atzerrian arautu gabe zituen ditu kopuru batzuk Jordi Pujolen emaztearentzat eta euren zazpi seme-alabentzat izatea eskatu zuen. 1980ko irailean izan zen hori, hil zenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia albisteak