Politika -
Uztaileko barometroa
PPk areagotu egin du PSOErekin duen aldea; Ahal Dugu, hirugarrena
PPk 8,8 puntuko aldea du PSOErekin, eta Ahal Dugu sozialistetatik sei puntura baino ez dago.
Erredakzioa
PPk handitu egin du PSOErekin duen aldea eta Podemos-Ahal Dugu, Pablo Iglesiasen alderdia, Espainiako Estatuko hirugarren indarra da jada, Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS) publikatutako azken barometroaren arabera.
Inkesta Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusi izendatu baino lehen egin zuten, uztaileko lehen egunetan. Oro har, alderdi guztiek egin dute behera boto asmoan, ERC eta Podemos izan ezik.
Hain zuzen ere, PPk 8,8 puntuko aldea du PSOErekin, barometroaren arabera, botoen % 30 jasoko bailituzke gaur egun hauteskundeak izango balira.
PSOEk bozen % 21,2 izango lituzke; Podemos-Ahal Duguk % 15,2, IU-ICVk 8,2 eta UPyDk % 5,9.
ERCk % 3,3 lortuko lituzke; CiUk % 2,9; Compromis Equok % 1,4 eta Amaiurrek eta EAJk % 1.
Azkenik, UPNk eta Geroa Baik % 0,1 eskuratuko lituzkete.