Politika -

Katalunia

Pujolen arrebak ez zekien atzerrian herentzia zutenik

Bestalde, Pujolen semearen neskalagun ohiaren arabera, familiaren inguruko "gauza gehiago"’ irtengo dira.

Pujol familia epaileen begiradapean dago

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiaren arrebak ez zekien bien aitak atzerrian herentzia utzi zuenik, ‘Ara’ egunkariak kaleratutako informazioaren arabera. Ostiralean bertan (oharra kaleratu baino ordu batzuk lehenago) izan zuen arrebak Pujolek bertan aitortu behar zuen dirutzaren berri. Informazioa horren arabera, Maria arreba eta Francesc Cabana haren senarra bisitatu zituen Pujolek ostiralean, eguerdian; orduan eman omen zien aitorpenaren berri. Cabanak azaldu duenez, presidente ohiak barkamena eskatu zion behin baino gehiagotan arrebari eta koinatuari. Hasieran sinesgabetasunez eta haserreaz hartu zuten berria; ondoren, ‘errukia’’ sentitu zuten, senitartekoa ‘’suntsituta’’ ikusita.

''Gauza gehiago''

Bestalde, Maria Victoria Alvarez Jordi Pujolen semearen neskalagun ohiaren arabera, familiaren inguruko ‘’gauza gehiago’’ irtengo dira.  Alvarezek dio, gainera, ''milioika milioi eurokoa'' da familiaren ondasuna.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea