Politika -

Bateragune auzia

Sortuk 'aukera guztiak' erabiliko ditu epaileen erabakia konpontzeko

Bateragune auziagatik zigortutakoak espetxean mantentzeko erabakia “Estatu estrategiaren” eta “independentismoaren” aurkako “borroka estrategiaren” testuinguruan kokatu ditu Sortuk.

Sorturentzat sententzia Estatuaren estrategiaren barruan kokatzen da

0:30

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bateragune auziagatik zigortutakoak espetxean mantentzeko erabakia “Estatu estrategiaren” eta “independentismoaren” aurkako “borroka estrategiaren” testuinguruan kokatu ditu Sortuk.

Hala ere, Auzitegi Konstituzionalaren erabakiari “buelta emateko” aukera guztiak erabiliko dituela ohartarazi du koalizioak. Konstituzionalaren epaia “bidegabea eta neurrigabea” dela gaineratu dute.

Marije Fullaondo eta Joxean Agirre Sortuko kideek Konstituzionalaren erabakia baloratu dute gaur, Donostian egin duten agerraldian.

Fullandoren hitzetan, Konstituzionalarena “Estatu estrategiari erantzuten dion erabaki politikoa” besterik ez da. “Euskal nazioaren errealitatea eta herri bezala dagozkigun eskubideak ukatzea da estrategia horren oinarria”, gaineratu du.

PPri eta PSOEri “agenda berdina” izatea eta “prozesua suntsitzen” saiatzea egotzi die Fullaondok. “Baina ezin izango dute herri gisa dagozkigun eskubideak lortzea geldiarazi”, nabarmendu du.

Auzia Estrasburgora eramatearekin batera, Espainiaren “jarrera” agerian geratuko dela uste dute Sortuko agintariek.

Sortuk ekitaldi politikoa egingo du bihar arratsaldean, 19:00etan, Donostiako Bulebarrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea