Politika -

ETA-ren agiria

Desegiteko eta betiko desagertzeko eskatu dio Covitek ETAri

Halaber, armen kokapena Espainiako segurtasun indarrei jakinarazteko eta kide guztiak Justiziaren aurrera agertzeko eskaria ere egin du.

Covite. Artxiboko irudia: EiTB
Covite. Artxiboko irudia: EiTB
Covite. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Desegiteko eta betiko desagertzeko esan dio Covite terrorismoaren biktimen elkarteak ETAri, bai eta armen kokapena Espainiako segurtasun indarrei jakinarazteko eta kide guztiak Justiziaren aurrera agertzeko ere, "egindako hilketa izugarriengatik epaituak izan daitezen".

Bestalde, Espainiako segurtasun indarrekin kolaboratzeko eskatu dio Covitek Eusko Jaurlaritzari. Covitek ohar batean adierazi duenez, "talde terrorista desegin egingo dela bermatzen duen gauza bakarra desegitea da". Eta nazioarteko egiaztatzaileen inguruko "antzezpena" kritikatu du, esanez egiaztatzaileok "bilatzeko eta atxilotzeko agindupean dauden kaputxadunek armak erakutsi eta kartoizko kaxetan eramaten dituztela" egiaztatzen dutela, ETAren propagandari babesa emanez eta ETA eskatzeko eskubidea duen eragile politiko gisara aurkeztuz.

Coviteren esanetan. "ETAk erabaki behar duen bakarra da noiz jakinaraziko dien Espainiako segurtasun indarrei armak non dauden eta non entregatuko duten beren burua etakideek, epaituak izan daitezen". "ETAren desarmea eta desegitea lortzeko bidean demokratok egin behar dugun gauza bakarra oraindik kalean dauden ETAko kideak epailearen aurrera eramatea da", gaineratu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea