Politika -

ETA-ren agiria

Desarmea 'lehenbailehen' gauzatzeko eskatu dio Lokarrik ETAri

Akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sarearen iritziz, erabaki hau aurrerapauso baikorra da.

Paul Rios Lokarriko koordinatzailea. Artxiboko irudia: EFE
Paul Rios Lokarriko koordinatzailea. Artxiboko irudia: EFE
Paul Rios Lokarriko koordinatzailea. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAk borroka armatuko egitura logistikoak eta operatiboak desegiteko hartutako erabakia "indarkeriaren bukaera sendotzeko pauso baikorra da" Lokarri akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sarearen iritziz, baina desarme prozesua "lehenbailehen" gauzatzeko eskatu dio ETAri.

Ohar batean Lokarrik adierazi du ETAk jarduera armatua behin betiko amaitu duela iragarri ostean, ETAk haren egitura militarrak desegiteko hartutako erabakia indarkeriaren amaiera lortzeko urratsa dela.

"Hau pauso garrantzitsua bada ere, ETAren erabateko desarmeak atzeraezintasun eta segurtasun berme gehiago emango lieke bai euskal gizarteari eta baita ETAren indarkeriaren mehatxupean egon diren pertsona horiei guztiei.

Espainiako Gobernuak desarmea gauzatzeko batere laguntzen ez badu ere, "hasitako bideari jarraitzeko eta lehenbailehen desarme prozesua" amaitzeko eskatu dio Lokarrik ETAri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea