Politika -

Aldaketa Arabako PSE-EEn

Ruiz de Eguilazek PSEn duela gutxiko 'akatsak' zuzentzea nahi du

Araban PSE-EEko Idazkaritza Nagusirako hautagaia izango denak alderdiak “eredua aldatzea, “gardena” izatea eta duen “dibertsitatea” kudeatzen jakitea nahi du.

Idoia Mendia PSE-EEko hautagai izango da

2:03

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ivan Ruiz de Eguilaz Arabako PSE-EEko Idazkaritza Nagusirako aurre-hautagaiak alderdiak “eredua aldatzea, “gardena” izatea eta duen “dibertsitatea” kudeatzen jakitea nahi du, baita “duela gutxiko akatsak” zuzentzea ere.

Ruiz de Egulazek Arabako alderdiaren sektore kritikoa ordezkatzen du, eta agerraldia egin du astearte honetan, komunikabideen aurrean, idazkari nagusi izateko hautagaia izango dela iragartzeko. Cristina Gonzalezek ere, bere aldetik, hautagaitza aurkeztuko du.

Halaber, PSOEk idazkari nagusiak hautatzeko bizi dituen “ilusiozko une hauek aprobetxatzeko” beharra nabarmendu du, alderdiak “aurrera pauso bat eman dezan, eta herritarrekin egotera itzuli dadin”.

Agerraldian hainbat aldiz esan du alderdiaren oinarriei eta herritarrei protagonismo gehiago eman behar zaiela, “militante bat boto bat” formularen, zerrenda irekien eta hautagaiak hautatzeko primarioen bitartez.

Mendiak aurkeztu egin du PSEko idazkari nagusirako hautagaitza

Idoia Mendia PSE-EEko bozeramaileak erregistratu egin du Euskadiko sozialisten idazkari nagusirako aurre-hautagaitza. Militanteek zuzenean aukeratuko dute PSEren buru berria, irailaren 16an. Ondoren, ez-ohiko batzarra egingo dute EAEko sozialistek, irailaren 20an eta 21ean.

Prozesua

Hiru lurraldeetan gutxienez 500 berme lortu behar ditu (guztira, 5.000 dira afiliatuak), hautagai izendatu dezaten. Irailaren 5ean bukatuko da horretarako epea.

Helegiteentzako epearen ondoren, gutxieneko bermeak lortu dituzten hautagaiak izendatuko dituzte. Biharamunean hasiko da hauteskunde kanpaina, eta irailaren 16an bukatu. Egun horretan bozketak egingo dituzte, eta irailaren 20ko eta 21eko ez-ohiko batzarrean izendatuko dute Euskadiko PSE-EEren idazkari nagusi berria.

Iñaki Egaña eta Mikel Torres, Bizkaian

Bestalde, Iñaki Egaña eta Mikel Torres sozialistak izango dira lehian Bizkaiko buruzagitzarako. Egaña sozialisten bozeramailea da Batzar Orokorretan, eta Torres, berriz, Portugaleteko alkatea.

Torresen hautagaitza ofizial egin dute gaur eta, hala, bermeak lortzeko prozesuari ekingo diote orain. Gutxienez, 433 berme lortu behar dituzte (3.000 dira afiliatuak Bizkaian). Irailaren 5a arte dute bermeak lortzeko epea.

Iñaki Arriolak hautagaitza gauzatu du Gipuzkoan

Iñaki Arriola Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak ofizialki aurkeztu du gaur alderdiaren buru izateko hautagaitza. Oraingoz, bera da asmo hori agertu duen bakarra. Gipuzkoako sozialistek ere irailean egingo dute ez-ohiko batzarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordea