Politika -
Galdeketa Katalunian
Rajoyren eta Masen arteko bilera publikoa izatea onartu dute
Francesc Homes Kataluniako Gobernuko bozeramailearen hitzetan, Masek bilera "diskretua" nahiago du, baina publikoa izatea onartuko luke.
Erredakzioa
Artura Mas Kataluniako presidenteak Mariano Rajoyrekin bilera "diskretu" bat nahiago duela onartu du gaur Francesc Homs bozeramaileak, baina publikoa izatea onartuko lukeela erantsi du.
Kataluniako Exekutiboa bildu eta gero prentsaurrekoa eman du Homsek. Bestalde, bilera egiteko dataren inguruan eragozpenik jarriko ez dutela esan du bozeramaileak. Uztaileko bi asteetan egiteko aukera onartu du Homsek, beti ere Parlamentuko osoko bilkurak eta Kataluniako Gobernuaren bilerak ez dauden egunetan.
Bi presidenteen arteko elkarrizketak "testuinguru pribatu batean egitea" merezi duela adierazi du bozeramaileak. Homsen ahotan, "fundamentu handiena litzateke". Komunikabideen arreta bereganatu gabe bilera egitea nahiago du Kataluniako Gobernuak, nahiz eta gerora edukien berri eman.
"Modu horretan ekiteko eskatzen digu jendeak, horrela egitea, baina hala ezin bada, beraiek nahi bezala egingo dugu", gaineratu du Homsek.
"Mas eta Gobernua mespretxatzeko tentaldirik badute (...) arazoa ez dute konponduko Kataluniako herriak bozkatu nahi duelako", adierazi du Homsek.
Masek elkarrizketarako "aukera" pasatzen utziko ez duela nabarmendu du Homsek.