Politika -

Berrikuntzak PSE-N

'Belaunaldi berri bat' zuzenduko duela aurreratu du Mendiak

Buruzagi sozialistak PSE-EEren idazkari nagusia izateko hautagaitza aurkeztu du, Bilbon.

Idoia Mendiak PSEko idazkari nagusia izateko hautagaitza aurkeztu du

2:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia buruzagi sozialistak PSE-EEko idazkari nagusia izateko hautagaitza aurkeztu du gaur Bilbon. Orain, abalak biltzen hasiko da, ofizialki hautagai izendatu ahal izateko.

Horren esanetan, "gogoa eta ideiak" ditu "herritarren eskakizunen eta erakundeen artean zubi-lanak egiteko", alderdia "herritarren zerbitzura dagoen lanabesa" izan dadin.

Mendia "belaunaldi berri bat" zuzentzeko prest agertu da, "aro politiko berri bati" heltzeko.

Bilboko Euskadi Plazan aurkeztu du hautagaitza Mendiak, ikurrina bat alboan.

"Alderdiarentzat eta, batez ere, herritarrentzat baliagarria naizelako aurkeztuko naiz idazkari nagusirako", esan du Mendiak, eta ukratu egin du erabakiaren atzean handinahikeria dagoela.

Haren esanetan, euskal gizartearentzat beharrezkoa da PSE-EEk "lehentasunak" ekonomian eta enpleguan jartzea, 2beste batzuek identitate arazoez, presoez edo estatus juridiko berriaz hitz egiten duten bitartean".

Abertzaleen eskarien aurrean, Idoia Mendiak gogorarazi du "eskubide sozialak bermatuko dituen erreforma konstituzionala" proposatzen duela, eskuindarren murrizketak gelditzeko eta "proiektu federalerantz" aurrera egiteko, euskal herritarrak eta kataluniarrak "erakartze" aldera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Sozialista Aldaketa PSOEn bideoak