Politika -
Idazkari Nagusia hautatzeko
Horrela izango dira PSOEren igandeko hauteskundeak
200.000 militante deitu dituzte botoa ematera Alfredo Perez Rubalcabaren ondorengoa aukeratzeko. Eguna luze joango da, eta hautesleek bi hautestontzitan bozkatu beharko dute.
L.E. | eitb.com
Prozedura:
- 16 urtetik gorako 200.000 militantek dute botoa emateko eskubidea.
- Militante bakoitzak bere herriko batzarraren egoitzara joan beharko du bozkatzera.
- Botoa banakakoa, zuzena eta sekretua izango da.
- Bi hautestontzi egongo dira: bata, idazkari nagusia aukeratzeko, eta bestea, lurraldeetako ezohiko kongresuetara joango diren ordezkariak aukeratzeko. Kongresu horietan berretsiko da militanteek aukeratutako idazkari nagusia.
- Emaitzak uztailaren 13an bertan emango dituzte, gauez.
- Hurrengo bozketa uztailaren 19ko "kongresutxoan" egingo dute. Uztailaren 26an eta 27an egingo duten kongresura joango diren lurralde ordezkariak hautatuko dituzte bertan.
Ordutegia:
- Hauteslekuen ordutegia ez da berbera izango batzar guztietan.
- 10:30-11:00: Jardunaldiari buruzko lehenengo datuak emango dituzte.
- 14:00: Parte-hartzeari buruzko lehen datuak.
- 18:00: Parte-hartzeari buruzko bigarren datuak.
- 20:00: Agerraldia egingo dute, jardunaldia nola joan den azaltzeko.
- 21:00: Hautestontziak ireki eta botoak zenbatzen hasiko dira.
- 22:00–23:00: Emaitzak iragarriko dituzte.