Politika -

Noos auzia

Nooseko diruzain ohiaren deklarazioa bertan behera utzi du Castrok

Marco Antonio Tejeirok epaileari jakinarazi dio ez duela deklaratzeko asmorik; hori dela eta, Castrok uste du agerraldia mantentzea zentzugabea dela.

Marco Antonio Tejeiro (ezkerrean), Noos Institutuko diruzain ohia. EiTB
Marco Antonio Tejeiro (ezkerrean), Noos Institutuko diruzain ohia. EiTB
Marco Antonio Tejeiro (ezkerrean), Noos Institutuko diruzain ohia. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Castro Noos auziko instrukzio epaileak jakinarazi du Marco Antonio Tejeiro diruzain ohiaren larunbateko zitazioa bertan behera utzi duela. Izan ere, Tejeirok ez duela adierazpenik egin nahi iragarri dio epaileari.

Epai batean azaldu du Castrok uztailaren 12an 11:30ean izan beharreko agerraldia bertan behera utzi duela. Epailearen aburuz, zentzugabea da deklarazioa mantentzea, inputatuak esan duenez, ez baitu Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzari aurkeztu zion Iñaki Urdangarinen eta Diego Torresen aurkako aitorpena azaltzeko asmorik.

Tejeiroren aitorpena Pedro Horrach fiskalari itzuliko diola esan du Castrok, sumarioan sartzeko modukoa izan baitaiteke, diruzain ohia epailearen aurrean berretsi eta auziko beste pertsonekin egiaztatzeko prest badago.

Fiskaltzarekin lortutako akordioa kontraesan horretara arriskatzeko asmorik ez du diruzain ohiak, haren aurkako akusazioak murriztu asmoz. Hori dela eta, Castrok zitazioa bertan behera utzi du eta, instrukzioaren amaierari begira, ez du kontuan hartuko aitorpena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñaki Urdangarin