Politika -

Kutxabank polemika

Ortuzar: 'Kutxabanki buruz EH Bildurekin akordioa lortze ezinezkoa da'

Buruzagi jeltzalearen iritzian, 'EH Bilduren tesiei jarraituz gero, Kutxabank eta hiru fundazioak desagertu egingo lirateke, baita herri honek duen finantza erreminta bakarra ere'.

 

Andoni Ortuzar, EAJko presidentea. Argazkia: EFE
Andoni Ortuzar, EAJko presidentea. Argazkia: EFE
Andoni Ortuzar, EAJko presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJko presidenteak  esan duenez, kutxak fundazio bilakatzeko prozesuan EH Bildurekin akordioa erdiestea ezinezkoa da, ezker abertzalearen helburua "nola edo hala Kutxabank suntsitzea" delako.

BBKk eta Vitalek astelehenean onartu zuten fundazio bihurtzea. Kutxan prozesuak ez du aurrera egin, oraingoz, EH Bildu kontra dagoelako eta batzarrean ordezkaritza zabala duelako. "Bilduk ez du errealitatea onartu nahi eta akordioa ezinezkoa da. Gainera, ez dakigu zergatik, Kutxabank deuseztatzeko kanpaina abiarazi du", esan du.

Ortuzarren iritzian, "erabateko kontraesana dago EH Bilduren jarreraren atzean: alde batetik, Kutxabanken aurkako kanpaina egiten ari da, eta, bestetik, herri honentzako finantza erakunde publiko bat aldarrikatzen du. EH Bilduren tesiei jarraituz gero, Kutxabank eta hiru fundazioak desagertu egingo lirateke, baita herri honek duen finantza erreminta bakarra ere", gaineratu du.

Kutxak fundazio bihurtzea behartzen duen legea onartu aurretik hasi zen ezker abertzalearen kanpaina Kutxabanken kontra, Ortuzarren hitzetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea