Politika -

Fundazio izateko prozesua

Kutxen kontrol soziala ezinezkoa izango dela ohartarazi du EH Bilduk

Koalizioak iragarri duenez, astelehenean, BBK eta Vitalen batzordeetan, banku-fundazio bihurtzeko prozesua bertan behera geratzeko eskatuko dute, alternatibak proposatzeko aukera izateko.

Iñaki Ruiz de Pinedo, Arantza Urkaregi eta Fernando Velasco, prentsaurrekoan. Irudia: EFE
Iñaki Ruiz de Pinedo, Arantza Urkaregi eta Fernando Velasco, prentsaurrekoan. Irudia: EFE
Iñaki Ruiz de Pinedo, Arantza Urkaregi eta Fernando Velasco, prentsaurrekoan. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Ruiz de Pinedo eta Arantxa Urkaregi EH Bilduren ordezkariek ohartarazi dutenez, euskal kutxak fundazio bihurtuz gero, "kontrol publiko soziala" desagertu egingo da.

Ruiz de Pinedok eta Urkaregik prentsaurreko batean egin dute salaketa eta, halaber, iragarri dutenez, bihar, astelehena, egitekoa den BBK eta Vitalen batzordeetan, banku-fundazio bihurtzeko prozesua bertan behera geratzeko eskatuko dute, alternatibak proposatzeko aukera izateko.

EH Bilduk Vital eta BBK kutxetan dituen ordezkarien esanetan, bihar bozkatuko dituzten estatutuetan ez dago aurreikusita fundazio bihurtuko diren Patronatuen kontrol soziala.

"Horrela -kritikatu du Ruiz de Pinedok- kutxen, euren 80.000 milioi euroen, eta inbertitzeko orduan hartzen diren erabakien eta Kutxabaken Batzordearen osaketaren kontrol soziala 15 pertsonaren (BBKaren, Vitalaren eta Kutxaren patronatuen kide kopurua) eskuetan geratuko da, eta 15 pertsona horiek prozesua babesten duten alderdiek izendatuko dituzte", EAJ, PSE-EE eta PP aipatuta.

"Ez da aholkularien batzorde gehiagorik egingo, ez kontseilariak hautatzeko prozesurik", esan du EH Bilduk Vital kutxan duen aholkulariak.

"Kutxabanken pribatizazio prozesuak -esan dute- bankuaren kontrol publikoaren galera ez ezik, fundazioen kontrol sozialaren galera ere ezkutatzen zuen".

"Horrek kaleratze gehiago ekarriko ditu, diru gutxiago inbertituko da Euskadiko egitura ekonomikoan, gehiago inbertituko da Euskaditik kanpoko enpresetan, Espainiako finantza-politika babestuko dute, eta ezarle txikientzako abantaila gutxiago ekarriko du".

"Zergatik horrenbesteko presa -galdegin dute-, fundazio prozesua onartzeko abenduaren 29ra arteko epea badago?".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea