Politika -

'Decisión tomada'

Jean-Claude Juncker izango da Europako Batzordeko presidentea

Jean-Claude Juncker Europako Batzordearen presidentea izango da datozen bost urtetarako, David Cameron lehen ministro britainiarra aurka agertu delarik.

Jean-Claude Juncker. Argazkia: EFE
Jean-Claude Juncker. Argazkia: EFE
Juncker izendatu dute Europar Batzordearen presidentziarako

1:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jean-Claude Juncker luxenburgarra Europar Batzordeko presidente berria izango da, Europar Batasuneko buruek hala erabakita (David Cameron lehen ministro britainiarra aurka agertu da), Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidenteak konfirmatu duenez.

Datozen bost urteotan izango da karguan.

"Erabakia hartuta dago. Europako Kontseiluak Jean-Claude Juncker proposatu du Europako Batzordeko presidente berria izateko" idatzi du Van Rompuyk Twitterren.

Europako Parlamentuak Junckerren izendapena onartu behar du orain, uztailaren 16an. Europako PPren, sozialisten eta liberalen babesa du eta ia ziur onartuko dutela.

Jean-Claude Juncker Luxenburgoko ministro ohia "harro eta ondradu" azaldu da erabakiaren berri izan eta gero. Bestalde, Europako Parlamentuak uztailaren 16an bozkatzen duenean gehiengoa lortzeko lan egingo duela iragarri du Junckerrek.

"Harro eta ondradu sentitzen naiz Europako Kontseiluaren babesa jaso izanagatik", idatzi du Junckerrek Twitter sare sozialean. "Orain eurodiputatuekin lan egiteko desiratzen nago uztailaren 16an, Europako Parlamentuan, gehiengo bat bermatzeko", ziurtatu du.

Izendapen gehiago

Hogeita zortziak Junckerrekin bilduko dira uztailaren 16an, Bruselan, eta EBko beste goi-kargudun batzuk aukeratzeko kontsultak hasiko dituzte, Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidenteak gaur baieztatu duenez.

EBko estatuburuek eta gobernuburuek erakundeko beste goi-kargudun batzuk aukeratu behar dituzte oraindik, besteak beste, Europako Kontseiluko presidentea eta Batasuneko Segurtasun eta Atzerri Politikarako ordezkari gorena.

"Erresuma Batuak eta Hungriak aurkako botoa eman du", azaldu dute. Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko oraingo presidentearen lekua hartuko du. Urrian edo azaroaren hasieran utziko du erakundea.

Erresuma Batuaren oposizioa

Britainia Handiko lehen ministroak botazioa egitea eskatu du, Junckerren aurka dagoela argi uzteko. Orain arte, Europako Batzordearen presidentea aho batez hartu behar ziren Europako buru guztien eskutik. Emaitzak argi utzi du Euroar Batasunean isolatuta daudela.

Cameronek Luxenburgoko lehen ministro ohiaren aurka egin du, iraganeko gizon bat dela uste baitu eta ez delako gai Europar Batasunak, bere ustez, behar dituen erreformak egiteko. Europako buruak ere kritikatu ditu Cameronek, Europako Batzordearen presidentea aukeratzeko eskumena Europako Parlamentuaren esku utzi dutelako.

Juncker aukeratzearen aurka azaldu da Cameron. Erabakia "hanka-sartze larria" dela esan du, zalantzarik gabe. Horrela, erreferendumean Britainia Handiko herritarrei EBn jarraitzeko konbentzitzea "zailagoa" izango dela ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea